Trilito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trilito sarrera, Mnajdra tenplua, Malta .
Trilitoa Stonehenge-n

Trilitoa eraikuntza bateko bi megalito edo harri bertikal dira, eta hirugarren harri horizontal bat eustea (ateburua) helburu dute. Monumentu megalitikoen testuinguruan ohikoak ziren. Trilito ospetsuenak Stonehengekoak, Ingalaterran, eta Maltako megalitiko tenpluetakoak (UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatutakoa) dira.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trilito hitza grezieratik eratorritako hitza da eta hiru arri esan nahi du. Definizio hori William Stukeley-ek erabili zuen lehendabiziko aldiz.

Beste erabilera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trilitoa Ha'amonga'a-n, (Maui).

Trilito terminoa Herbeheretako Hunebed hilobietan dauden hiru harriz osatutako taldeei ere aplikatzen zaie. Bestalde, Europatik kanpo, Ekialde Hurbilean, Polinesiako Tonga uhartedian Haamonga Maui trilito ospetsua dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]