Triplax lacordairii
Triplax lacordairii | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Erotylidae |
Generoa | Triplax |
Espeziea | Triplax lacordairii [[|]] |
Triplax lacordairii Erotylidae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako George Robert Crotchek 1870ean deskribatu zuena.[1]
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kakalardo txikia da (2,7-4,5 mm). Pronoto gorria eta elitro beltzak ditu.[2]
Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenbait onddo saproxilofagoren karpoforoetan bizi da, batez ere Pleurotus generokoetan. Hori dela eta, ongi kontserbaturik dauden eta egur hil ugari duten basoak behar ditu bizitzeko.[2]
Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendebaldeko eta erdialdeko Europan banaturik dago, Iberiar penintsulatik Hungariaraino.[1]
Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
IUCNren Zerrenda Gorrian galzoriko espezietzat hartua da.[3] Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan ere jasorik dago.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Triplax lacordairii (Crotch, 1870). fauna-eu.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
- ↑ a b Sanchez, Andreas; Chittaro, Yannick. Triplax scutellaris Charpentier, 1825 et Triplax lacordairii Crotch, 1870, deux Erotylidae (Coleoptera) rares confirmés pour la faune de Suisse. Entomo Helvetica 9 (2016) : 143–146, unine.ch (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
- ↑ Horák, J.; Büche, B.; Dodelin, B.; Tezcan, S.; Schlaghamersky, J.; Mason, F.; Munteanu, N.; Istrate, P.; Méndez, M. eta Alexander, K.. Triplax lacordairii. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157498A5082568 (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
- ↑ 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |