Edukira joan

Tripuntu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vaalserberg: Alemania, Herbehereak eta Belgika arteko tripuntua.

Tripuntua edo muga hirukoitza puntu geografiko bat da, hiru herrialde edo entitate azpinazionalen lurreko mugak elkartzen dituena. Oro har, nazioarteko 157 tripuntu daude, horietako asko zedarri izeneko seinalamendu bereziekin edo monumentuekin markatuta.

Zenbat eta herrialde mugakide gehiago izan, hainbat eta tripuntu gehiago izaten ditu. Txina (hamalau) eta Errusia (hamabi) zerrendaburuak dira. Europan, Austriak bederatzi ditu. Madagaskar eta Japonia bezalako uharteetako herrialdeek ez dute horrelakorik, ez baitute lurreko mugarik. Era berean, herrialde bakar batekin muga egiten duten herrialdeek ere —Portugal eta Danimarka, kasu— ez dute horrelako punturik. Estatu Batuek, elkarren ondoan dauden bi herrialde izan arren, ez dute nazioarteko tripunturik, baina bai bat baino gehiago beren estatuen artean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.