Trisha Brown

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Trisha Brown
Bizitza
Jaiotza Aberdeen1936ko azaroaren 25a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza San Antonio2017ko martxoaren 18a (80 urte)
Hezkuntza
Heziketa Mills College Itzuli
Bates College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, koreografoa, dantzaria, antzerki zuzendaria eta videographer Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm1163579
www.trishabrowncompany.org

Trisha Brown (Aberdeen, Washington, 1936ko azaroaren 25a - San Antonio, Texas, 2017ko martxoaren 18a) estatubatuar dantzaria eta koreografoa izan zen. Post-Modern Dance taldeko dantzari nagusi izan zen. Lehenbizi, Martha Grahamen teknikan hasi zen, baina geroago José Limónen eta Merce Cunninghamen estiloetara hurbildu zen. Ikasketak amaitu zituenean, koreografia-sail bat sortu zuen Reed Unibertsitatean, eta inprobisazioari ekin zion. New Yorkeko Judson Memorial Churchen Trillium (1962) egin zuen. Accumulation (1971) lanak bost minutu eta erdiko musika zuen, eta berrogeita bost minutuko isilunea, koreografia hutsarekin. 1970ean, Trisha Brown dantza-konpainia sortu zuen, eta dantza garaikidearen talde aitzindaria bilakatu zen. Walking Down Side of Building (1969), Atal egituratuak (1973) eta Locus (1975) lanak aurretik zehaztutako arauen arabera eginda daude; Set and Reset (1983) koreografiak, berriz, Laurie Andersonen musika eta Robert Rauschenberg marrazkigilearen dekorazioa batzen ditu. Aurrerago, Trisha Brownek izugarrizko arrakasta izan zuen City Center aretoan Lateral Pass lanarekin. 1989an, koreografiaren keinu guztiak bildu zituen Astral Convertible ikuskizunean, mugimendu soilenetik hasi eta jarrera makurreneraino. 2002an, Arteetako Domina Nazionala eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]