Trnava eskualdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Trnava eskualdea
Trnavský kraj
 Eslovakia
Map slovakia trnava.png
Trnavsky vlajka.svg SŁO Kraj Trnawski COA.svg
Administrazioa
Estatua  Eslovakia
ISO 3166-2 SK-TA
Hiriburua Trnava
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 48° 22′ 39″ N, 17° 35′ 18″ E / 48.3775°N,17.588333333333°E / 48.3775; 17.588333333333Koordenatuak: 48° 22′ 39″ N, 17° 35′ 18″ E / 48.3775°N,17.588333333333°E / 48.3775; 17.588333333333
Trnavsky kraj in Slovakia.svg
Azalera 4.145 km²
Mugakideak Nitra eskualdea, Trenčín eskualdea eta Bratislava eskualdea
Punturik altuena Záruby
Demografia
Biztanleria 554741 bizt. (2011[1])
Dentsitatea 130 bizt/km²
Informazio gehigarria
http://www.trnava-vuc.sk/

Trnava eskualdea (eslovakieraz: Trnavský kraj) Eslovakiako zortzi administrazio-eskualdeetako bat da, herrialdearen mendebaldean dagoena. 4.145 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2011n 554.741 biztanle zituen[1]. Hiriburua Trnava da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trnava eskualdeak Hungariarekin du muga hegoaldean; mendebaldean Austriarekin eta Bratislava eskualdearekin; iparraldean Txekiarekin; eta ekialdean Nitra eta Trenčín eskualdeekin.

Karpato Txikien eskualdean dago. Ibai nagusiak Danubio, Váh eta Morava dira. Hiri handienak Trnava, hiriburua, Senica, Galanta, Piešťany, Dunajská Streda eta Skalica dira.

Baliabide naturaletan aberastasun handia duenez, Eslovakiako nekazaritza-eremu garrantzitsuena da. Ospe handikoak dira, besteak beste, bertako ardoa, garagardoa eta iturri termalak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trnava eskualdea zazpi barrutitan (eslovakieraz: okresy) banaturik dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Slovakia: Trnavský kraj, citypopulation.de, https://www.citypopulation.de/php/slovakia-trnavskykraj.php. Noiz kontsultatua: 2016-11-29 .

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trnava eskualdea Aldatu lotura Wikidatan