Troll (Internet)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Troll baten irudia.

Troll Interneten erabiltzen den terminoa da iskanbila dibertimendu moduan bultzatzen duena izendatzeko. Trollak eztabaida nahita sustatzen du, parte-hartzaileak haserreraziz eta haien artean zatiketa bultzatuz. Hainbat sofistikazio mailakoak daude, batzuek nortasun aizunak erabiltzen dituztela. Terminoaren erabilera subjektibo samarra bada ere, sarri erabiltzen da Interneteko kulturan. Trollak foroetan, blogetan, wikietan, IRC kanaletan edo sareko edozein txokotan ager daitezke. Trollen aurka borrokatzeko honako leloa esaten da Interneten, kontuan ez hartzeko gomendatzen duena: "ez elikatu trolla" ("Don't feed the troll").

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Troll (Internet) Aldatu lotura Wikidatan