Tronbina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Identifikadoreak
Taxoia Homo sapiens
Kokapena
Hasiera [1]
Amaiera [2]
<div style="position: absolute; left: Adierazpen errorea: Ustekabeko * eragileapx; top: 18px; padding: 0;">[[File:Red rectangle Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzatx18.png|Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzatpx|link=File:Red rectangle 4x18.png|alt=kokapena|]]
[[File:|285px|link=File:|alt=|]]
Transkripzioak
Ontologia
Funtzio-molekularrak
Osagai-zelularra
Prozesu-biologikoak

Tronbina odolaren gatzapen prozesuan parte hartzen duen funtsezko entzima da. Prozesu horretan fibrinogeno izeneko proteina disolbagarria fibrina izeneko proteina disolbaezina bihurtzen da, tronbina izanik bilakaera hori katalizatzen duen entzima.

Fibrinogeno → Fibrina

Tronbina 36 eta 259 aminoazido dituzten bi kate polipeptidikoz osaturik dago. Bi kate horiek lotura disulfurikoen bidez elkarturik daude.

Tronbina protronbina izeneko molekula batetik sortzen da. Bilakaera horretan parte hartzen duen entzima tronboplastina da, odoleko plaketek askatzen dutena odol-hodi batek kalte handia jasotzen duenean. Tronbina sortzeko prozesuan K bitaminak eta kaltzio ioiek funtsezko zeregina burutzen dute.

Tronbinari esker sortzen den fibrina odol-koaguluaren sortzailea da, odoljarioak ekiditen dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. GRCh38: Ensembl release 89:. Ensembl.
  2. GRCh38: Ensembl release 89:. Ensembl.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]