Tronbosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tronbosi
Arterial thrombosis causing cyanosis.jpg
Deskribapena
Mota hemopatia, gaixotasun baskularra, vascular occlusion
embolism and thrombosis
Espezialitatea angiologia, kirurgia baskularra
hematologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak apixaban, fondaparinux, dabigatran etexilate, clopidogrel, eptifibatide, rivaroxaban eta warfarin
Identifikatzaileak
GNS-10 I80 eta I82
GNS-9 437.6, 453, 671.5 eta 671.9
MeSH D013927
Disease Ontology ID DOID:0060903 eta DOID:0060903
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Tronbosia koagulu batek, tronbo izenekoa, eragindako odol-hodi baten buxadura da, normalean hodiaren horman hazten den ateroma plaka batek eragindakoa. Plaketa edo fibrina agregatuek odol baso bat estaltzen dutenean sortzen den prozesu patologikoa ere honela izendatzen da. Miokardio infartu akutuaren eragilea izan daiteke. Tronbotik hormatik askatzen bada, enbolo izena hartuko du eta organismoaren edozein lekutara helduko da odolaren bidez, gehienetan biriketara, enbolia sorrarazteko arrsikuarekin.

Tronbosiaren eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronbosia gertatzeko hiru baldintza bete behar dira:

  • Alterazio endoteliala: tronbosiaren hasiera da. Basoaren barruko egiturak zirkulazioarekin kontaktuan jartzean, plaketak itsasten zaizkie eta koagulazio faktoreak aktibatzen dituzte. Honek odol koagulazioa abiarazten du eta fibrina eta plaketetan aberatsa den lehen tronboaren eraketa gertatuko da.
  • Zirkulazio estasia: Zirkulazio geldoa dela eta, lehen tronboari eritrozito eta fibrina geruza berriak itsasten zaizkio. Tronboa hazi egiten da aposizioz, tronbo gorria sortuz. Hau fibrina eta eritrozitoz osatuta dago, plaketa gutxirekin.
  • Egoera hiperkoagulatzailea: Substantzia koagulatzaile gehiegi izateak koagulazioa errazten du, esaterako tumoreak dituzten gaixoetan.


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.