Tronbopenia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tronbozitopenia» orritik birbideratua)
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tronbopenia
Tronbopenia duen odola
Deskribapena
Motablood platelet disease (en) Itzuli, zantzu klinikoa, hemic system symptom (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateahematologia
Azterketa medikoablood platelet count (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak(21R)-argatroban (en) Itzuli, desmopressin (en) Itzuli, lepirudin (en) Itzuli, anagrelide (en) Itzuli, eltrombopag (en) Itzuli, ruxolitinib (en) Itzuli, romiplostim (en) Itzuli, rituximab (en) Itzuli eta lepirudin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKD69.6
GNS-9-MK287.5
OMIM188000, 313900, 273900, 300367 eta 612004
DiseasesDB27522
MedlinePlus000586
eMedicine000586
MeSHD013921
Disease Ontology IDDOID:1588

Tronbopenia edo tronbozitopenia odoleko plaketen gutxitzearen ondorioz sortutako asaldura da.

Gizaki osasuntsu batean plaketen kopurua 150.000-450.000/mm3 da. Tronbopenia dago kopuru hori 100.000/mm3-tik behera dagoenean.

Plaketen funtzio nagusia odolaren galera ekiditean datza, odolaren gatzapena edo koagulazioa errazten dutelako. Plaketen kopurua oso txikia denean odoljarioak maiz agertzen dira.

Tronbopenia hezur-muinak plaketa gutxi ekoizten duelako sor daiteke, edo ekoizpena normala eduki arren sortutako plaketak azkar desagertzen direlako [1]

Asaldura honek askotan ez du sintomarik eragiten, eta errutinazko odol-analisi batean antzematen da (batez ere plaketen kopurua 75.000-100.000/mm3 bitarteko balioetan dagoenean). Balio txikiagoek honako sintoma hauek eragin ohi dituzte: hematomak, sudur eta hortzoien odoljarioak, hematuria, petekiak eta nekea.

Tronbopeniaren atzean hainbat eragile egon daitezke, garrantzitsuenak hauek izanik:

Tratamenduak gaitzaren jatorriari aurre egin behar dio asaldura hematologikoa hobetu ahal izateko. Kasu larrienetan plaketen transfusioak burutzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]