Tropa de Elite

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tropa de Elite
Jatorria
Argitaratze-data 2007
Jatorrizko izenburua Tropa de Elite
Jatorrizko hizkuntza portugesa
Jatorrizko herrialdea Brasil
Ezaugarriak
Genero artistikoa polizia filma eta film dramatikoa
Iraupena 118 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Rio de Janeiro
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) José Padilha Itzuli
[[Kategoria:José Padilhak Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Bráulio Mantovani
Antzezlea(k)
Wagner Moura (Q10363404 )
Fernanda Machado
André Ramiro (Q16490335 )
Caio Junqueira

[[Kategoria:Fernanda Machadok Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:André Ramirok Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Caio Junqueirak Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea James D'Arcy Itzuli
Marcos Prado Itzuli
José Padilha Itzuli
[[Kategoria:James D'Arcyk Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Marcos Pradok Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:José Padilhak Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Bob Weinstein
Edizioa Daniel Rezende Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Pedro Bromfman Itzuli
Argazki-zuzendaria Lula Carvalho Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Rio de Janeiro
Argumentu nagusia Batalhão de Operações Policiais Especiais Itzuli
Historia
Jasotako sariak Urrezko Hartza
Kanpo loturak
www.tropadeeliteofilme.com.br/
kronologia

Tropa de Elite Elite Squad: The Enemy Within Itzuli

Tropa de Elite (euskaraz Elite Tropak) Brasilen filmatutako akzio film bat da. Batalhão de Operações Policiais Especiais edo BOPE deituriko polizia unitate berezi baten kapitainaren eskutik, istorio errealista eta bortitza kontatzen du. Bertan, poliziako elite tropen borroka azaltzen da: alde batetik droga-trafikatzaileen aurkakoa eta bestetik, polizia-gizon ustelen aurkakoa. Edonola ere, poliziaren bortizkeria eta krudeltasuna nabaria da, torturak eta hilketak ugariak baitira.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rioko favelak, filma gertatzen den lekuetako bat.

Rio de Janeiro hirian ustelkeria eta drogaren klan asko dago. Hauen aurka aritzeko Elite Tropak sortu ziren. Talde hauek bereziak dira. Taldekidea izateko proba gogorrak pasatu behar dira, eta normalean aurkezten direnetatik batek edo birek bakarrik gainditzea lortzen dute.

Filma Rio de Janeiroko favela auzoetan hasten da. Auzo honetan jai giroa egun askotan egoten da, baina auzoaren kontrol guztia droga mafiako kideek daukate. Polizia arrunta ez da sartzen auzo honetan, bakarrik sartzen da armak saltzeko edo zorrak kobratzeko.

Istorioa, Elite Tropako kapitain batek (Nascimento kapitainak) kontatzen du; BOPE zertarako sortu ziren eta ekintzak nola egiten dituzten ematen du aditzera, baita bere ezkontide-bizitza, hala nola bere unitateko kideen bizitza ere.

Filmaren hasieran, geroago, filmean zehar agertzen den pasartea ikus daiteke: Bi polizia arrunt favelara joaten dira haien nagusia laguntzera. Nagusia eta kideak patruila-autoan heltzen dira. Auzoan jende asko dago jaia ospatzen, hortaz, poliziak urdurik daude egoera hori ikusita. Autotik irten ondoren trafikatzaileak haien aurrera hitz egitera joaten dira, baina trafikatzaile batek eskua eramaten du atzeko aldera pistola ateratzeko.

Hau dela eta, ezkutatuta dagoen poliziak tiro egiten du eta trafikatzailea hil egiten da. Honela, trafikatzaileak poliziei tiroka hasten dira eta poliziak ere tiroka hasten dira, istilu handi bat sortuz.

Tiro egin duen poliziak eta bere kidea ere, ez daude egoera hobean. Tiro egin zuen lekutik ihes egin nahi dute baina trafikatzaileak haien aurka tiroz egiten daude. Egoera larri hau kontuan edukita, Elite Tropa taldea heltzen da bertara eta bi poliziak topatzen dituzte.

Bi polizia hauek geroago lortzen dute Elite tropako kide izatea. Bata (André), zuzenbide ikasketak egiten dago eta unibertsitatean, lanak egiteko talde bat sortzen dute ikasleen artean. Ikasle horiek, ordea, trafikatzaileen lagunak dira eta batek drogaren artekari lanak egiten ditu gainera. Andrek ikasleen taldeko neska batekin harremanak dauzka, baina unibertsitateko gainontzeko kideen kontra dago, izan ere, inork ez du ezer egiten drogaren aurka eta gehienek marihuana ere erretzen dute.

Neskak eta poliziak mutil gazte bat ezagutzen dute, honek ez du ikusten ondo eta betaurrekoak behar ditu, baina ume hau, trafikatzaileekin bizi da.

Andrék ume horri betaurrekoak oparitzea bururatzen zaio. Beraz, egun batzuk igaro ondoren, betaurrekoak prest ditu umeari oparitzeko, baina poliziak berak ezin ditu eraman umearekin adostutako egunean, elkarrizketa bat dauka eta. Honegatik, bere ordez polizia unitateko laguna joaten da betaurrekoak umeari eramaten. Lekura heltzen denean trafikatzaileek polizia hiltzen dute, baina ez dakite Elite Tropako kidea denik.

Elite Troparen helburua hortik aurrera, hurrengoa izango da: trafikatzaileen nagusia, Baiano, hiltzea. Helburu hau, taldeak arin lortzen du.

Istorioa kontatzerakoan egoera eta harreman pertsonalak kontuan hartu behar dira. Kapitainaren emazteak etxetik ihes egiten du, ezin baitu bere senarraren portaera pairatu, horregatik ume jaio berria hartu eta gizona bakarrik uzten du.

Andrék, neska lagunarekin harremanak bukatzen ditu. Ezin ditu zuzenbide ikasketak egin eta aldi berean, Elite tropako kidea izan. Izan ere, eskolako jendea bere aurka dago, eta horrez gain, bera ere aldatu egin da, alegia, gero eta zorrotzagoa da beren lanean.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Rap das Armas" - Bateria da Rocinha, MC Leonardo
  2. "Tropa de Elite" - Tihuana
  3. "Rap da Felicidade" - MC Cidinho, MC Doca
  4. "Passa Que é Teu" - Pedro Bromfman
  5. "Brilhar a Minha Estrela" - Sangue da Cidade
  6. "Kátia Flávia, a Godiva do Irajá" - Fausto Fawcett
  7. "Teatro de Bonecos" - Guilherme Flarys, Pedro Guedes
  8. "Polícia" - Titãs
  9. "Invasão do BOPE" - Pedro Bromfman
  10. "Lado B Lado A" - O Rappa
  11. "Andando Pela África" - Barbatuques
  12. "Nossa Bandeira" - Bateria da Rocinha, MC Leonard
  13. "Rap das Armas [Funk]" - MC Leonard