Trumoitxoriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Trumoitxoriak
Formatua zientzia-fikzioa
Iraupena 50 minutu inguru
Egilea Gerry Anderson
Sylvia Anderson
Protagonistak Sylvia Anderson
Ray Barrett
Peter Dyneley
Christine Finn
David Graham
David Holliday
Shane Rimmer
Matt Zimmerman
Jeremy Wilkin
Paul Maxwell
John Tate
Charles Tingwell
Herria  Erresuma Batua
TB katea ATV
Emisioa 1965eko irailaren 30a
1966ko abenduaren 25a
Atalak 32 atal (2 denboraldi)

Trumoitxoriak[1] (ingelesez Thunderbirds) Erresuma Batuko zientzia-fikziozko telesail bat da. Gerry Anderson eta Sylvia Andersonek sortu zuten. Telesaileko pertsonaiak gizaki itxurako txontxongiloak dira, haiei aktoreek ahotsa ipintzen diete.

1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean ETB1ean euskaraz aireratu zen.

2004ean izen berdineko zinemarako Thunderbirds film egokitzapena estreinatu zen, eta 2015ean konputagailu bidezko animaziozko Thunderbirds Are Go telesaila.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2026ean erakuntza munduko enpresaburu aberatsa eta astronauta ohia den Jeff Tracyk bost seme ditu: Scott, Virgil, Alan, Gordon eta John, bakoitza trumoitxoriak izeneko hegazkin edo espaziontzi banaren jabe da. Jeffen amona, Brains zientzialari buruargia eta ingeniaria, Kyrano familiako malasiar morroia eta haren alaba Tin-Tinekin batera, Tracy familia Ozeano Bareko uharte urrun eta ezezagun batean bizi da. Sekretuan, Nazioarteko Erreskatea izeneko erakunde bateko kideak dira, larrialdiei erantzuteko erakunde pribatu eta oso aurreratua, Lur planetan nahiz espazioan, heuren Trumoitxori etorkizuneko ibilgailuekin larrialdietan dauden pertsonak erreskatatu ohi dituzte.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Trumoitxori 6, 1968. Euskal-encodings.com (Ingelesez)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trumoitxoriak Aldatu lotura Wikidatan