Gazako Zerrendarako Trumpen plana
| Gazako Zerrendarako Trumpen plana | |
|---|---|
| Mota | plan (en) |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Multimedia | |
| Kronologia | |
| Donald Trump and Benjamin Netanyahu joint press conference on Gaza plan at the East Room, 4 February 2025 (en) | |
Gazako Zerrendarako Trumpen plana Donald Trump AEBko presidentearen proposamena da, Gazako Zerrenda garatzeko eta eskualdea Ekialde Hurbilako Riviera bihurtzeko. Haientzat, Estatu Batuek eskualdearen kontrola hartuko zuten Gazako gerra amaitu ondoren.[1]
2025eko otsailaren 4an, Trumpek planaren berri eman zuen Etxe Zuriko Ekialdeko Aretoan, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin batera. Planak proposatzen du Gazako populazio palestinarraren zati garrantzitsu bat Egiptorantz, Jordaniarantz eta beste herrialde batzuetarantz kanporatzea.[2]
Donald Trumpek Gazako Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak kanporatzeko eta bertan "garapen ekonomikoa" sortzeko plana zuela adierazi zuen, "eskualdeko jendearentzako lanpostu ugari eta etxeak eraikitzeko".
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palestinak Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadoreak, Riyad Mansourrek, berehala kritikatu zuen Etxe Zuriko maizter berria kazetarien aurrean eginiko prentsaurrean: "Gure lurraldea gure lurraldea da. Palestinarrek Gaza berreraiki nahi dute, eskolak, ospitaleak, azpiegiturak, hangoak direlako eta han bizitzea maite dutelako". Bestalde, Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandatariaren bozeramaile Volker Turkek gogorarazi dio Trumpi lurralde okupatu bateko pertsonak lekualdatzera behartzea "erabat debekatuta" dagoela nazioarteko legedian.[3]
AEBetako politikariei dagokionez, Alderdi Demokrataren baitan kongresista ugarik altxatu dute ahotsa Trumpen adierazpenen aurka, Al Jazeera hedabideak jaso zuenez. Esaterako, Rashid Tlaib palestinar-estatubatuarrak AEBetako presidentearen plana "garbiketa etnikoaren aldeko aldarrikapena" dela uste zuen.[3]
Gaitzespen ugari jaso arren, AEBetako presidenteak bere asmoa berretsi du Truth Social sarean argitaratutako mezu batean: "Palestinarrak leku politagoetara eta seguroagoetara lekualdatuko dira".[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Mayes-Osterman, Cybele. «Gaza 'Riviera': What led up to Trump's call for US to 'take over' the enclave» USA TODAY (kontsulta data: 2025-10-14).
- ↑ (Ingelesez) Hayes, Andy; Dickerson, Claire Gilbody; Reporters, News. «Trump says US will take over Gaza and all Palestinians should relocate» Sky News (kontsulta data: 2025-10-14).
- ↑ a b c «Trumpek Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan» Argia (kontsulta data: 2025-10-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Proposamana zabaltzeko bideoa.