Tsakhurrera
Tsakhurrera | |
---|---|
ЦIaIхна миз / Ts'әxna miz | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua |
![]() ![]() |
Hiztunak | 23.000 (1989) |
Ofizialtasuna |
![]() |
Eskualdea | Kaukasia |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Hizkuntza familia | |
ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntzak Dagestanian languages (en) ![]() Lezgic languages (en) ![]() | |
Alfabetoa |
alfabeto zirilikoa eta Tsakhur alphabet (en) ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 |
tkr |
Ethnologue |
tkr |
Glottolog |
tsak1249 |
Tsakhurrera[1][2] edo tsakhurera[3] (Цӏаӏхна миз) tsakhurrek hitz egiten duten hizkuntza da, Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzen familiakoa, dagestango hizkuntzen taldekoa eta lezgiar hizkuntzen adarrekoa. 10 600 inguru[4] hiztun ditu Errusiako Dagestan errepublikako hegoaldean eta 12 300 inguru hiztun Azerbaijaneko ipar-mendebaldean.
Dagestango hizkuntza ofizialetako bat da, eta posiblea da eskolan tsakhurreraz ikastea edo hizkuntza hau izan ikasgai bat gisa, lehen hezkuntzan[5][6]. Azerbaijanen ez du estatus ofizialik; hala ere, eskola batzuetan badago aukera tsakhurrera ikasteko [7]. Нур (Nur, tsakhurreraz: Argia) astekarian artikulu batzuk tsakhurreraz idazten dira[8]. 2009an Asif Rustamov zinemagileak tsakhurrerazko lehen pelikula zuzendu zuen, Kiblayıka yıkbıhiyna (tsakhurreraz: Alkiblali bizkarra emanda)[9][10] laburmetraia.
Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sailkapen baten arabera, tsakhurrerak bi dialekto ditu, tsakhera eta gelmetsera. Beste hizkuntzalari batzuen iritsiz, hiru dialekto bereizi behar dira: tsakhur-suvagilera, gelmets-kurdulera eta saputxinera edo sabundzhinera[6].
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tsakhurrera hizkuntza ergatiboa da. Izenek kasua markatzen dute, atzizkien bidez. Absolutibo, ergatibo, datibo eta genitiboz gain, 14 kasu lokatibo daude. Lau izen klase bereizten ditu: 1., gizonezko pertsonentzat; 2., emakumezko pertsonentzat; 3., animalia, objektu eta kontzeptu batzuentzat eta 4., objektu eta izaki mitologikoentzat.
Idazteko sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1934tik 1938ra alfabeto latinoan oinarrituta idazteko sistema bat erabiltzen zen. 1990tik Dagestanen alfabeto zirilikoa erabiltzen da tsakhurreraz idazteko; Azerbaijanen, aldiz, alfabeto latinoa[6] (1996tik).
Gaur egungo tsakhurrerazko alfabetoa (Errusia):
А а | АI аI | Б б | В в | Г г | ГI гI | Гъ гъ | Гь гь |
Д д | Дж дж | Е е | Ё ё | Ж ж | З з | И и | Й й |
К к | КI кI | Къ къ | Кь кь | Л л | М м | Н н | О о |
ОI оI | П п | ПI пI | Р р | С с | Т т | ТI тI | У у |
УI уI | Ф ф | Х х | Хъ хъ | Хь хь | Ц ц | ЦI цI | Ч ч |
ЧI чI | Ш ш | Щ щ | Ъ ъ | Ы ы | ЫI ыI | Э э | ь |
Ю ю | Я я |
Gaur egungo tsakhurrerazko alfabetoa (Azerbaijan), 2015eko aldaketekin:
A a | Ә ә | B b | C c | Ç ç | Ç' ç' | D d | E e |
F f | G g | G' g' | Gh gh | Ğ ğ | H h | X x | Xh xh |
I ı | I' ı' | İ i | J j | K k | K' k' | Q q | Q' q' |
L l | M m | N n | O o | Ö ö | P p | P' p' | R r |
S s | Ş ş | T t | T' t' | Ts ts | Ts' ts' | U u | Ü ü |
V v | Y y | Z z | ' |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. Euskaltzaindiaren hiztegia. .
- ↑ Berria Estilo Liburua
- ↑ Termcat Centre de terminologia
- ↑ 2010ko Errusiako errolda orokorraren datuak
- ↑ Институт языкознания РАН
- ↑ a b c Большая Российская Энциклопедия
- ↑ Chai Khana.org
- ↑ Газета "Нур"
- ↑ Lehen pelikula tsakhurreraz
- ↑ Kiblayıka yıkbıhiyna pelikula ikusgai
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Bisita ezazu Tsakhurrera Wikimedia Incubator proiektuan |