Edukira joan

Tsar bonba

73°32′40″N 54°42′21″E / 73.54444°N 54.70583°E / 73.54444; 54.70583
Tsar bonbaren eredua, Errusiako Sarov hiriko "Bonba Atomikoaren Museoa"n aurkitzen dena.

Tsar bonba (errusieraz: Царь-бомба; Tsar bonba, «Enperadorearen bonba», Tsar hitza Caesar hitzetik dator) AN602 hidrogenozko bonbaren ezizena da, inoiz lehertu den arma nuklear handiena.

Tsar Bonbak eztanda egin zuen lekua.

1961eko urriaren 30ean, Zembla Berria artxipelagoan, egungo Errusian, historiako eztanda nuklearrik handiena eragin zuten sobietarrek. Tsar bonbak –hala deitu zioten– proba-gunetik 4.000 metroko altueran egin zuen eztanda eta 50 megatoiko indarra askatu zuen, 1.400 aldiz Hiroshimako eta Nagasakiko bonbek batera askatutakoa. 100 kilometroko perimetroaren barruan harrapatutako guztiek 3. graduko erredurak izan zituzten, gutxienez. Eta hori, bonbaren ahalmena erdian utzi arren. Izan ere, hasierako diseinuak 100 megatoira iristeko aukera ematen zuen, baina potentzia murriztea erabaki zuten “arrazoi ekologikoak” medio[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Nagore Irazustabarrena, «Gizakiak eragindako leherketarik handiena», Argia, 2014-11-02, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]