Tsukiji Arrain Merkatua
Tsukiji Arrain Merkatua | |
---|---|
築地市場 | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Special ward of Japan | Chūō-ku |
Chōchō | Tsukiji |
Ur-masa | Sumida ibaia eta Tsukiji River (en) ![]() |
Koordenatuak | 35°39′41″N 139°46′11″E / 35.661388888889°N 139.76972222222°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1935 |
Kudeatzailea | Tokyo Metropolitan Central Wholesale Market |
Zerbitzu amaiera | 1031UTCWed, 10 Oct 2018 :00:00 +000010amasteazkenaasteazkena0010k |
Kontaktua | |
Helbidea | 東京都中央区築地5-2-1 eta 5-2-1, Tsukiji, Chuo-ku, Tokyo |
Tsukiji Arrain Merkatua (japonieraz: 築地市場 Tsukiji shijō ) Tokioko Arrain Merkatua da, Munduko arrain eta itsaski handizkaririk handiena. Chūō-ku auzoko Tsukiji barrutian dago eta jomuga turistikoa ere bihurtu da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1923ko lurrikara handiaren ondorioz Chūō inguruko etxeak erabat erre ziren, hauen artean Nihonbashi eremuko arrain merkatua ere bai. Bertan berriztu beharrean Tsukijin ezartzea erabaki zen, hau da gaur egungo Tsukiji Arrain Merkatua.
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi eremuk osatzen dute Arrain Merkatua:
- Barneko merkatua (jōnai-shijō), lizentziadun maioristen eremua da. Arrainak prozesatzen dira eta enkanteak izaten dira.
- Kanpoko merkatua (jōgai-shijō), denda eta jatetxe txikiek osatzen dute. Sushi dendek estimazio handia dute baina gainontzeko itsaski eta barazki dendak ere badaude.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
400 produktutik gora saltzen dira bertan, merkeenak diren algetatik hasi eta garestiena izan daitekeen kabiarreraino. Balea ere aurki daiteke. Arrain ohikoena ordea hegalaburra da, maguro.
Tokioko hiru merkatuak kontutan harturik 700.000 tona itsas produktu lantzen dira urtero eta honek 600 bilioi yeneko (5 bilioi euro) mozkinak ematen ditu. 2010 urtean 60.000-65.000 langile izan ziren; maioristak, enkantegileak, banatzaileak eta abar.
Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egunero (igande eta asteazkenetan ezik) goizeko 3etan irekitzen da arrantzontzi, kamioi eta hegazkinetako produktuak jasotzeko. 5:20 eta 7:00 artean enkanteak izaten dira eta ondoren saldutako itsaskiak kamioietan sartzen dira. Zortzirak arteko tartea izaten da ordurik lanpetuena eta 11ak aldera dendak ixten hasten dira. merkatua bera ordubatean ixten da. Turistek goizeko 6etan egin ohi dute bisita, beti ere horretarako berariaz prestatutako eremuan.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala