Tsultrim Gyatso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
10. Dalai Lama

Tsultrim Gyatso, (1816-1837) Tibeteko 10. Dalai Lama izan zen.

Chamdoko familia xume batean, aurreko dalai lama izan zen Lungtok Gyatsoren berraragitze bezala ezagutua izan zen, 1820an. 1822an, Potala Jauregian tronuratua izan zen, Tsultrim Gyatso izenarekin.

Lungtok Gyatso 1815ean hil ondoren, zortzi urte pasa ziren hurrengo dalai lama aukeratua izan aurretik. Gertakari politikoak garai honetan, oso ilunak izan ziren, baina, azkenean, Palden Tenpai Nyimak parte hartu eta Urrezko Kutxa erabili zuen, (hautagaien izenak jarrita zituena), lehen aldiz, dalai lama berria aukeratzeko testen zati bezala.

1822an, 10. dalai lama Urrezko Tronuan eseri zen, eta bere tronuratzetik gutxira, Palden Tenpai Nyimaren aldetik aurrenobiziatua jaso zuen, nork Tsultrim Gyatso izena eman zion. Gelong botuak administratu zituen Tsultrim Gyatsorentzat 1831n.

1826an, Drepung Monasterioan sartu eta sutra eta tantran maisu bihurtu zen. Tibeteko testu budistak sakonki ikasi zituen bere bizitza osoan.

1831n, Potala Jauregia berreraiki zuen, eta, hemeretzi urterekin, Panchen Lamarentzako Gelong botoak eraman zituen urte berean.

Tibeten egitura ekonomikoa konpondu nahi izan zuen, baina ez zen bere lanaren fruituak ikusteko haina bizi izan.

Etengabe osasun kaxkarra izan zuen, eta 1837an hil zen.

"Bizitza laburreko dalai lamen garaian (bederatzigarrenetik hamabigarreneraino) Panchen Lama, bederatzigarren Dalai Lamaren garaitik zegoena zen, oraindik gazte zirenean hildako dalai lamek utzitako hutsunea bete zuena.


Aurrekoa
Lungtok Gyatso
Dalai Lama
1820-1837
Ondorengoa
Khedrub Gyatso
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tsultrim Gyatso Aldatu lotura Wikidatan