Edukira joan

Tubaria ferruginea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tubaria ferruginea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaTubaria
Espeziea Tubaria ferruginea
Maire, 2005

Tubaria ferruginea Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du, ez du balio gastronomikorik.

Sinonimoak: Naucoria siparia, Naucoria ferruginea, Flocculina ferruginea, Phaeomarasmius ferrugineus, Flammulaster ferrugineus.

Kapela: Txikia, 1,5 cm arteko diametrokoa (batzuetan 3 artekoa), zabaldua. Kapelaren azala, arre-gorrixka kolore ederrekoa, lihazki tentez eta markatutako ildaska erradialez estalia.

Orriak: Libre eta adnatuen tartekoak, sabeldunak, lamelulekin, arrosa kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 5 cm arteko garaierakoa, kapelaren kolorekoa, oinarriari itsatsitako mizelio hondarrekin.

Haragia: Oso haragi gutxi du.[2]

Etimologia: Ferrugineus epitetoa latinetik dator, burdintsu, esan nahi duen, "ferrugineus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flammulaster limulatus delakoarekin nahas daiteke, honek ez du ildaska erradialik kapelan. Pholiota eta Collybia generokoen antza baino gehiago, Tubaria generokoena du.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Landare hondarretan (orbelak, adarrak, hostoak), basoetako lurzoru hezeetan. Batzuetan zuhaitz-enborretatik hurbil ez dauden eremuetan ateratzen da.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Frantzia, Danimarka, Polonia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 246 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. ↑ Tubaria ferruginea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]