Tumore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Tumorea minbizi moduan ezagutzen ditugun prozesu gaiztoak deskribatzeko erabiltzen den terminoa da. Dena den, bere benetako esanahia nahiko inespezifikoa da eta gorputzaren toki konkretu batean ematen den ehun bolumenaren handipena esan nahi du. Tumore bat gaiztoa denean, inguruko ehunak inbaditu eta metastasiak sortzeko gaitasuna du.

Tumore onbera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tumore onbera zelulen kontrolik gabeko hazkuntzak sortzen duen asaldura da. Ez dira minbizi sortzaileak, ez dute gizabanakoaren bizitza arriskuan jartzen. Normalean, deuseztatuak izan daitezke eta ez dira berriro agertzen. Zelula mota hauek elkarren ondoan mantentzen dira, alboko ehunak konprimituz hazten dira eta ez haiek inbadituz. Hala ere, histologikoki onbera den tumore bat klinikoki gaiztoa izan daiteke bere kokapena dela eta, esaterako nerbio-sistema zentralean kokatzen den tumore bat.

Tumore gaiztoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tumore gaiztoak minbizia sortzen dute. Zelula hauek alboko ehunetan infiltratzeko ahalmena dute. Minbizi zelula hauek tumore gaiztotik banandu eta zirkulazio sisteman edo sistema linfatikoan sar daitezke gorputzeko beste leku batetara heldu eta bertan berriro minbizia sortuz. Minbiziaren beste organo batzuetarako barreiadura hau, metastasi bezala ezagutzen da.

Tumore gaiztoak oro har hiru taldetan sailkatzen dira:

Tumore onbera eta gaiztoen ezaugarriak
Ezaugarria Onbera Gaiztoa
Desberdintzapena Tumore zelulek jatorrizko zelula helduen antza dute Tumore zelulak ez dira jatorrizko zelula helduen antzekoak
Hazkuntza tasa Motela; eten egin daiteke edo atzera joan Azkarra, autonomoa; orokorrean ez da eteten, ezta atzera joaten ere
Hazkuntza mota Zabaldu eta mugitu egiten da Inbaditu, suntsitu eta ordezkatu egiten du
Metastasia Ez Bai
Osasunean duen eragina Normalean ez du heriotzik sortzen Heriotza eragin dezake diagnostikatu eta tratatzen ez bada

Teratoma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teratoma jatorri enbrionarioko tumore mota bat da. Grekeratik datorren terminoa da eta tumore itxuragabea esan nahi du.

Teratomak bi motatakoak izan daitezke. Teratoma heldua onbera da eta heldugabea gaiztoa.

  • Teratoma helduak obulutegiko tumore zelulak dira eta ugaltze garaian dauden emakumeetan agertu ohi da. Tumorea kirurgikoki kenduz tratatzen da gaixoa.
  • Teratoma heldugabeak neska txiki eta emakume gazteetan agertzen dira, normalean 18 urtetik beherakoetan. Obulutegitik haratago zabaldu ez bada, kirurgiaren bidez konpontzen da arazoa. Obulutegitik kanpora zabaldu bada aldiz, tumorea kirurgikoki kentzeaz gain kimioterapia ere beharrezkoa izango da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tumore Aldatu lotura Wikidatan