Tumucumaque Parke Nazionala

Koordenatuak: 1°48′N 54°00′W / 1.8°N 54°W / 1.8; -54
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tumucumaque Parke Nazionala
KokalekuaAmapá eta Pará, Brasil
Koordenatuak1°48′N 54°00′W / 1.8°N 54°W / 1.8; -54
Tumucumaque Parke Nazionala is located in Brasil
Tumucumaque Parke Nazionala
Tumucumaque Parke Nazionala
Tumucumaque Parke Nazionala (Brasil)
Azalera38.464 km² eta 3.835.266 ha
IzendapenaParke nazional eta erakunde
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera2-08-22
AdministratzaileaChico Mendes Institute for Biodiversity Conservation (en) Itzuli
Webguneahttp://montanhasdotumucumaque.blogspot.com/

Tumucumaqueko Mendietako Parke Nazionala (edo Tumuk Humak Mendietako Parke Nazionala) naturgune babestua da, eta Brasilgo ipar-ekialdean dago, Amapá estatuko Amazonasko oihanean, Guayana Frantsesaren eta Surinamen arteko mugatik gertu.[1] Tumuk Humak hitzak "xamanaren eta espirituen arteko borroka sinbolizatzen duen mendiko arroka" esan nahi du.[2]

Mendikatea oso urruna da eta ia ez da irisgarria. Tumuk Humak mendietan kokatuta dago. Brasilgo Amapá estatuan dago, Amazonas oihanaren iparraldean. Amazonas oihan osoaren % 1 osatzen du parkeak eta ezaugarri ekologiko oso bereziak dituen eremua babesten du: ‘Guyana oihan hezea’ izenarekin ezagutzen den oihan tropikal mota, hain zuzen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko abuztuaren 22an izendatu zuten parke nazional, Brasilgo gobernuaren eta Munduko Natura Funtsaren lankidetzari esker. Haren Kudeaketa Plana 2010eko martxoaren 10ean argitaratu zen.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea Guyanetako ezkutua izeneko eskualdean dago, Amazoniako iparraldean. 38.875 km ² -ko azalera du, Suitzaren tamainakoa gutxi gorabehera, eta Brasilgo parke nazionalik handiena da.

Parkeko landaredia oihan tropikala da. Basoa ia erabat primarioa da, oso alterazio gutxikoa edo batere ez, eta handia da. Brasilgo zuhaitz handienak direnak omen dauzka, aingeru gorria (Dinizia excelsa Ducke),.[3][4]

Inor bizi ez den eta balio ekologiko handia duen eremua da: hemengo espezie asko ez daude munduko beste inon, batez ere arrainak eta uretako hegaztiak. [5]

Parke bilakatu duten eskualdea oso gutxi ezagutzen da, gehiena granitozko mendiek eta zeharkaezinak diren ibaiek osatzen baitute. Hori dela eta, zientzialariek ez daukate oihan horri buruzko informazio askorik oraingoz eta litekeena da oraindik ezezagunak diren hainbat espezie gordetzea bere baitan. Badira hemen Jaguarrak, primateak, ur gezako dortokak, arrano arpia eta aguti arraroa. Errekorren Guinness liburuan oihan tropikalaren erreserba handiena bezala agertzen da.[1]

Orografia malkartsuarengatik, parke osoan ez da bizi giza talderik. Gainera, ezagutzen den giza jarduera bakarra kasiterita mineralaren meatze bat zen. Hori da kontserbazionista-elkarte askoren ardura nagusia. Parke berriaren izendapena pozez hartu bazuten ere, arduratuta zeuden parkeen etorkizunari buruz.[1]

Turismo-jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeko turismoa bi sektoretan garatzen da: Amapari sektorea eta Oiapoque sektorea.[6]

Amapari sektorean, parkera Serra do Navio hiritik (ohikoena) edo Pedra Branca do Amapari herriko komunitate batetik (gehienetan udan) sartzen da.[6] Amapari ibaian barna egiten da bidaia, aluminiozko poteak erabiliz (Serra do Navioko 90 km) parkeko landa-oinarriraino. Bertan, Amazonasko baldintzetara egokitutako kanpamentu-egitura batean (hamakak) ostatu har daiteke, eta hainbat jarduera egin, hala nola bidezidorrak, bainuak ibaietan eta animalien eta landareen behaketa.

Oiapoque sektorean, Cachoeira do Anotaie-n kanpatu daiteke. Anotaie ibaian dago, Oyapoque ibaiaren adarra dena.[6] Urjauzi hau Oiapoque hiritik 40 km-ra dago, aluminiozko txalupetan bidaiatuta. Vila Brasil bisitatzeko aukera ere badago, Oyapoque ibaiaren eskuinaldean dagoen eta Camopi-ko komunitate indigenaren aurrean dagoen komunitatea.[6] Leku horretan hotel txikiak daude, eta haien testuinguru soziokulturala ezagutu daiteke. Inguru horretan, biztanleek, batez ere merkatariek, inguruko herrietako herri indigenei zerbitzuak ematen dizkiete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Orobengoa, Olatz. (2002). «Munduko oihan tropikalen erreserba handiena Brasilen» Zientzia.eus (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  2. "Brazil Creates World's Largest Rainforest Park", Environment News Service, 22 August 2002
  3. a b (Portugesez) Instituto Chico Mendes de Conservação da Biodiversidade. (2010). Plano de Manejo do Parque Nacional Montanhas do Tumucumaque. .
  4. «Expedição busca árvore com mais de 80 metros de altura na Amazônia» G1.
  5. Guinness World Records 2013 (en español). Según se cita en la pág. 40
  6. a b c d «Parque Nacional Montanhas do Tumucumaque: Turismo» Parque Nacional Montanhas do Tumucumaque.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]