Tunguska Beherea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tunguska Beherea
Severnaya River (tributary of Nizhnyaya Tunguska).jpg
Bertako izena Ни́жняя Тунгу́ска
Kokapena  Errusia
Luzera 2.989 km
Arroa 471.300 km²
Emaria 3.680 m³/s
Iturburua Erdialdeko Siberiako goi-ordokia
Ibai ahoa Jenisei
Yeniseirivermap.png

Tunguska Beherea[1] (errusieraz: Ни́жняя Тунгу́скаNizhnyaya Tunguska, ˈnʲiʐnʲəjə tʊnˈguskə ahoskatua) erdialdeko Siberiako ibaia da, Jeniseiren eskuinaldeko ibaiadarra, Errusiako Irkutsk oblasta eta Krasnoiarsk kraia zeharkatzen dituena. 2.989 km luze da eta 471.300 km²ko arroa drainatzen du[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Siberiako goi-ordokian sortzen da, Irkutsk oblastan, Jenisei eta Lena ibai-arroen banalerrotik gertu. Goi-ordokia zeharkatzen du, lehenik iparralderanzko norabidean, eta mendebalderanzkoan aurrerago. Goi ibilguko harana zabala da, hondarpe askorekin[2]; behe ibilguan, berriz, harana estuagoa da eta ibai-laster ugari dago. Turukhansketik hurbil (Krasnoiarsk kraia) Jeniseira isurtzen da.

Tunguska Behereak zeharkatzen dituen eskualdeak oso gutxi jendeztaturik daude. Tura, Jukti eta Simenga dira ibai ertzeko herri nagusiak.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tunguska Beherearen emaria 1938-1999 bitartean neurtua izan da Boltxoi Porogen (ahoa baino 125 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 447.000 km² ditu, arro osoaren % 94,8. Urteko batez besteko emaria 3.490 m³/s da; emari handiena ekainean du (19.701 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (206 m³/s). Urritik maiatzera izozturik egoten da.

Tunguska Beherearen batez besteko emariak (m³/s), Boltxoi Porogen neurtuak
Datuak: 1938 eta 1999 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 65° 47′ 00″ N, 87° 57′ 20″ E / 65.78333°N,87.95556°E / 65.78333; 87.95556