Tuolpajärvi

Koordenatuak: 68°27′22.15″N 23°54′24.61″E / 68.4561528°N 23.9068361°E / 68.4561528; 23.9068361
Wikipedia, Entziklopedia askea
68°27′22.15″N 23°54′24.61″E / 68.4561528°N 23.9068361°E / 68.4561528; 23.9068361
Tuolpajärvi aintzira
Tuolpajärvi (fi)
Geografia
HustubideaVaikkojoki eta Vuontisjoki ibaiak

Tuolpajärvi aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira bat da. Pöyrisjärvi Eremu Basatiaren mugan dago, Ounasjärvi aintziratik eta Hetta hiriburutik hurbil. Nahiz eta aintzira ez dagoen babestutako eremu batean, bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, borrokalariak, istingor arruntak, kuliska pikartak, mendebal-txori mokomeheak, laponiako berdantzak, elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, txirri lepokodunak, zapelatz galtzadunak, larre-buztanikarak, mendi-txontak, negu-txirtak, papourdinak, txirritxo handiak, txoka gorriztak, urre txirri arruntak, ahate gorriztak, ahatebeltzak, beltxarga oihulariak, zerra txikiak eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak.

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Tuolpajärviren aldameneko aintzira nagusia hegoaldean dagoen Vuontisjärvi da. Vaikkojoki ibaitik datorren urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura Vaikkojoki eta Vuontisjoki ibaien bidez, Ounasjokira isurtzen da, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira eta bertako bi uharteek zuhaizti txiki bilakatzen dira lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]