Tupi hizkuntzak
Itxura
| Tupi hizkuntzak | |
|---|---|
| Ñe'engatú | |
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 5.040.000 (2009) |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza hizkuntza autoktono Ameriketako jatorrizko hizkuntzak | |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-2 | tup |
| Glottolog | tupi1275 |
| Wikipedia | yrl |
| IETF | tup |
Tupi edo makro-tupi hizkuntza familia Hego Amerikako 76 hizkuntza indigenen multzoa da. Eskualdean hedadura geografiko handiena duen familia da, eta hamar azpi-familia hauek osatzen dute:

- Arikem azpifamilia: Bi hizkuntza. Horietako bat, arikem-a, desagertuta dago. Bestea, karitiâna, 200 bat lagunek hitz egiten dute Candeias ibaian, Rondônia estatuan (Brasil).
- Awetí azpifamilia: Hizkuntza bat, aweti edo awetö, 100 pertsona inguruk hitz egiten dutena Xingu ibai garaian, Mato Grosso estatuan (Brasil).
- Mawé Sateré azpifamilia: Hizkuntza bat, sateré mawé, 9.000 pertsonak hitz egiten dute 14 hiribildu baino gehiagotan, Tapajós ibai baxuaren eta Madeira ibai baxuaren artean, Pará eta Amazonas estatuetan (Brasil).
- Mondé azpifamilia: 6 hizkuntza.
- Munduruku azpifamilia: 2 hizkuntza.
- Puruborá azpifamilia: Hizkuntza bat, puruborá, ia desagertua. 2002an bi hiztun baino ez ziren erregistratu San Miguel ibaiaren jaiotzetan (Guaporé ibaiaren ibaiadarra), Rondônia estatuan (Brasil).
- Ramarama: 2 hizkuntza.
- Tupari azpifamilia: 5 hizkuntza.
- Tupí-guarani azpifamilia: 52 hizkuntza, 11 azpitaldetan, gehi sailkatu gabeko bat.
- Iuruna azpifamilia: 3 hizkuntza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inauteriak pasata, anana. Berria, Edorta Agirre, 2012-02-25