Turbellaria
Turbellaria | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Platyhelminthes |
Klasea | Turbellaria Ehrenberg, 1831
|
Turbellaria Platyhelminthes filumaren azpi-banaketa tradizionaletako bat da, eta parasitoak esklusiboki ez diren talde guztiak barnebiltzen ditu. Eskuarki planaria izena ematen zaie[1]. 4.500 bat espezie ezagutzen dira, milimetro 1etik 600era tamainan. Handienak zapalak eta hosto-formakoak dira, ez baitute arnas aparatu edo zirkulazio-aparaturik, eta metabolitoak difusioz zabaltzen dira gorputzean zehar. Txikienetako asko, berriz, hodi-itxurakoak dira. Sabelaldea zilioz estalia izaten dute, eta horien bitartez mugitzen dira, epidermisetik isurtzen duten mukiaren gainean lerratuz. Digestio-aparatua, espezie gehienek atze samarrean duten aho moduko zulo batez eta heste-itxurako hodi batez osatua dute; ugaltzeko eraz, hermafroditak dira; arrautza bidez ugaltzen dira, baina zatiketa hutsez ere ugal daitezke batzuk[2]. Gehienak predatzaileak dira. Itsasoan, erreka eta ibaietan edo lurzoru hezeetan bizi daitezke.
Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Polycelis felina, ur gezako planaria.>
Bipalium kewense, lurreko planaria. Jatorriz Hego-ekialdeko Asiakoa, Ipar Amerika eta Europan sartutakoa da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Planarian global.britannica.com . Noiz kontsultatua: 2016-11-4 .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
|