Turingo Egiptoar Museoa
Turingo Egiptoar Museoa | |
---|---|
Museo Egizio | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Piemonte |
Italiako hiri metropolitarra | Turingo Hiri Metropolitanoa |
Hiria | Turin |
Koordenatuak | 45°04′06″N 7°41′04″E / 45.068333333333°N 7.6844444444444°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1824 |
Inaugurazioa | 1824 |
Zuzendaria | Christian Greco (en) |
Arkitektura | |
Azalera | 5.500 m² |
Ondarea | |
Objetu kopurua | 3.500 item (en) |
Bisitariak urtean | 898.500 pertsona fisiko |
Kontaktua | |
Helbidea | Via Accademia delle Scienze 6, Via Accademia delle Scienze 6, Torino, 10123 eta Via Accademia Delle Scienze 6, 10123 Torino |
E-posta | mailto:info@museoegizio.it |
Telefonoa | tel:+39-011-561-7776 |
Webgune ofiziala | |
Turingo Egiptoar Museoa (italieraz: Museo delle Antichità Egizie) Italiako Piamonte probintziako hiriburua den Turinen dago, Guarini arkitektoak 1678an Nobleen Kolegioarentzat proiektaturiko barroko estiloko eraikin batean. Museorik antzinakoenetako bat, eta bigarren garrantzitsuena da antzinatasun egiptoarren bere bildumagatik Kairoko Egiptoar Museoaren ondoren.
Jatorria: Vitalino Donati
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1760an, Vitalino Donatik, Turingo Unibertsitateko botanika irakaslea dena, Egiptora bidaiatzen du Carlos Manuel III.a Sardiniakoaren aginduz, Nilotik, Asuanetik haratago, flora eta faunaren aleak biltzeko xedearekin, momiak eta eskuizkribuak bezalako antzinatasunez gain. Bidaia honetan, hiru estatua lortuko ditu: Sekhmet jainkosarena, Ramses II.a faraoiarena eta Tiy erreginarena, hau, Amenofis III.aren emaztea zena. Itzultzean, Donatik, Italiara, beranduago Turingo Egiptoar Museoa bezala ezagutuko den Museo d'Antichitáko lehen txatalak izango diren 300 objektu baino gehiago eraman zituen.
Bernardino Drovettiren bilduma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erosketarik handiena, 1824an egin zen, Egipton frantziar kontsula zen Bernardino Drovettik egiptoar antzinatasunen lehen bilduma erosi zuenean, hau, Karlos Felix Sardiniakoak erosiko du, 400.000 lira piamontetar ordainduta, eta mila txatal baino gehiagoz osatua zegoen, horien artean, ehun estatua handi, hilarri, sarkofagoak momiekin, papiroak eta hil objektu ugari; bilduman, Amenofis I.aren estatua erraldoia, eseritako Ramses II.aren bat, Tutmosis II.arena eta Turingo Errege Kanona nabarmentzen dira.
Ernesto Schiaparelli izendatua izan zen museoko zuzendari 1894an, funtsak, erosketa eta Asiut, Giza, Hermopolis, Erreginen Harana (Nefertariren hilobia), Heliopolis, Deir el-Medina eta Gebeleinen indusketa kanpainen bidez handituz.
Jean-François Champollionek museo hau bisitatu zuen bertako papiro bilduma garrantzitsua ikertzeko, papiro hauek, hieroglifo idazkera deszifratzeko lehen pausoak ematen lagunduko dutelarik.
Museoaren funtsak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estatuak
- Redit printzesaren eseritako estatua (Egiptoko III. dinastia)
- Amenofis I.aren estatua (Egiptoko XVIII. dinastia
- Ahmose-Nefertariren zurezko estatuatxoa
- Tutmosis I.a eta Tutmosis III.aren estatuak
- Horemheb eta Mutnedymeten estatuak
- Ramses II.aren eseritako estatua (Egiptoko XIX. dinastia
- Seti II.aren estatua erraldoia (5,16 metro)
- Sarkofagoak
- Duaenraren sarkofagoa (Keopsen semea)
- Hil elementuak
- Maiaren hilobiaren kapera (Egiptoko XVIII. dinastia)
- Minhotep eta Upuautemhaten hilobien maketak
- Greko-erromatar garaiko margotutako igeltsuzko mozorroak
- Eguneroko bizitzako objektu ugari
- Egiptoko aro aurredinastikoaren garaiko pitxerrak, Naqada I eta Naqada IIkoak batez ere, Egiptoko Antzinako Inperioa, Egiptoko Inperio Ertaina eta Egiptoko Inperio Berriaren garaikoak
- Papiroak:
- Wolfgang Kosack: Schenute von Atripe De judicio finale. Papyruskodex 63000.IV im Museo Egizio di Torino. Einleitung, Textbearbeitung und Übersetzung herausgegeben von Wolfgang Kosack. Berlin 2013, Verlag Brunner Christoph, ISBN 978-3-9524018-5-9
- Wolfgang Kosack:Basilios "De archangelo Michael": sahidice Pseudo - Euhodios "De resurrectione": sahidice Pseudo - Euhodios "De dormitione Mariae virginis": sahidice & bohairice : < Papyruskodex Turin, Mus. Egizio Cat. 63000 XI. > nebst Varianten und Fragmente. In Parallelzeilen ediert, kommentiert und übersetzt von Wolfgang Kosack. Christoph Brunner, Berlin 2014. ISBN 978-3-906206-02-8.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz)Webgune ofiziala