Edukira joan

Turk Handia

Koordenatuak: 21°28′20″N 71°08′20″W / 21.472222222222°N 71.138888888889°W / 21.472222222222; -71.138888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Turk Handia
Datu orokorrak
Garaiera24 m
Motauhartea eta district of the Turks and Caicos Islands (en) Itzuli
Luzera9,7 km
Zabalera2,45 km
Azalera18 km²
Geografia
Map
Koordenatuak21°28′20″N 71°08′20″W / 21.472222222222°N 71.138888888889°W / 21.472222222222; -71.138888888889
UTC orduaUTC−05:00
Honen parte daTurks Islands (en) Itzuli
Estatu burujabe Erresuma Batua
Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde Turks eta Caicos uharteak
Ur-gorputzaKaribe itsasoa
Leku geografikoaTurks Islands (en) Itzuli

Turk Handia (ingelesez: Grand Turk Island) Turkak eta Caicoak herrialdeko Cockburn Town hiriburua dagoen uhartea da[1], azaleraz uhartediko uharte txikienetakoa bada ere. 2012ko erroladren arabera 4.831 biztanle ditu, hauetatik 3.720 Cockburn Town hiriburuan.[2]

Kondairaren arabera Turk Handia uhartean ugaria den Melocactus intortus kaktusak ematen dio izena. Izan ere landarearen gainean itxura zilindrikoa duen egitura bat du, turkiarrek daramaten fez txanoaren antza duena. Hortik Turkiarren erreferentzia hori. Dena dela zalantzazko istorioa da, fez-aren erabilera uhartearen izenaren ondorengoa bait da.[3]

Ipar eta Erdi Amerikako kostaldean Ozeano Atlantikoan kokaturik dagoen Lucayan uhartediaren hego-ekialdean dago Turkak eta Caicoak herrialdea.[4] Sei barruti nagusi daude, handienak Caicoak dira eta bi txikienak Turkak. Turk Handia ekialdean kokaturik dago eta 18 km²-ko azalera du. Uhartea luzea da eta iparraldean duen North Creek aintzirak "U" itxura ematen dio uharteari. Uhartean beste zingira batzuk ere badira.

Turk Handia erabat laua da, uharteko garaiera handiena 24 metrotakoa da.

Uharte hauetan bizi ziren lucayarrek Abawana izena eman zioten uharteari, "lehenengo uharte txikia" esan nahi du. 700 urtearen ingurutik bizi ziren bertan eta arrantzale komunitate txikiak osatzen zituzten. 1500 urterako lucayarrak desagerturik zeuden, gaixotasunen ondorioz eta esklabutzaren ondorioz.[1]

Mende batez uhartea hutsik egon zen, tarteka piratak, espainiarrak, frantsesak eta ingelesak pasa izan zren bertatik baina asentamendurik eratu gabe. Bermudatik etorritako kolono britainiarrek 1681ean izan ziren lehenengo kolonizatzaileak eta gatz ekoizpena abiatu zuten.[1]

1754. urtean HMS Jamaica itsasontzi britainiarra iritsi zen frantziarrena zela uste zuen uharte honetara eta frantzesik aurkitu ez zuenez britainiarren jabegotzarako hartu zuen.

1813an urakan bortitz batek jo zuen uhartea eta 120 etxebizitzatik gora suntsitu zituen. XIX. mendean itsasontzi ugari urperatu ziren uhartearen inguruko uharriak jota eta britainiarrek hainbat itsasargi eraiki zituzten uhartean zehar.

XX. mendean Estatu Batuarrek hainbat azpiegitura militar eraiki zituzten uhartean. 1962. uhartean Erresuma Batuarekiko independentzia lortu zuen Turkak eta Caicoak herrialdeak, hala ere Charles III.a Erresuma Batukoak jarraitzen du estatuburua izaten eta estatubatuar militarren presentzia oso nabarmena da.[1]

Turismoa da uhartearen jarduera ekonomiko nagusia. Carnival Cruise Line gurutzontziaren ibilbideko geldialdia da.

Uhartearen hegoaldean Grand Turk aireportua dago.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Ingelesez) «About Grand Turk» Visit Turks and Caicos Islands (kontsulta data: 2025-08-27).
  2. «Population» www.gov.tc (kontsulta data: 2025-08-27).
  3. (Turkieraz) Bilisim, T. E.. «Doğu Karayipler ve Grand Türk (Büyük Türk) Adası» 7deniz Haber (kontsulta data: 2025-08-27).
  4. (Ingelesez) «Turks and Caicos Islands | Location, People, & History | Britannica» www.britannica.com 2025-08-19 (kontsulta data: 2025-08-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]