Twin Peaks

Wikipedia, Entziklopedia askea
Twin Peaks
Deskribapena
Atalak30 atal (bi denboraldi)
Produkzioa
Iraupena47 minutu
(1. atalak 94 minutu)
KateaABC

Twin Peaks (euskaraz, "Tontor bikiak") Mark Frostek eta David Lynchek sorturiko estatubatuar telesaila da. 1990eko apirilaren 8an ABC telebista katean estreinakoz aireratu zen. Mundu osoan sekulako arrakasta izan zuen, seriean maiz errepikatutako "Nork hil zuen Laura Palmer?" galdera ospetsuak bezala.

1992an telesailak izandako arrakasta itzelaren ondorioz, David Lynchek Twin Peaks: Fire Walk with Me filma estreinatu zuen.

Argumentua

Twin Peaks telesailak FBIko Dale Cooper (Kyle MacLachlan) agente bereziaren ikerketa azaltzen du, Twin Peaks udalerriko Laura Palmer (Sheryl Lee) emakume gaztea eta ezagunaren hilketa argitu nahian. Bestalde, AEBetako herrixka arrunt bateko bizitza soziala ere erakusten du. Bertan jazotzen diren gertaerak istorioaren egun bakoitzeko atal batez agertzen dira, salbuespenak-salbuespen.

Pertsonaiak

Denboraldiak

Denboraldia Atalak Jatorrizko aireratzea
Denboraldiaren hasiera Denboraldiaren amaiera
1. 8 1990eko apirilaren 8a 1990eko maiatzaren 23a
2. 22 1990eko irailaren 30a 1991ko ekainaren 10a

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Twin Peaks Aldatu lotura Wikidatan