Tx

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tx edo tx euskal digrama bat da.

Erabilera idatzia historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tx digrama gaur egun euskaraz ezagutzen dugun soinua adierazteko erabili izan da aspalditik. Euskarazko lehen testuetan batez ere ⟨ch⟩, ⟨tch⟩ eta ⟨x⟩ erabili baziren ere[1][ohar 1], Joan Filipe Belak XVIII. mendean ⟨tx⟩ erabili zuen gaurko ⟨tx⟩ eta ⟨ts⟩aren soinuak adierazteko[2][ohar 2].

XX. mende hasieran zabaldu zen grafia hau Euskal Herriko hegoaldean, Sabino Arana 1888an ⟨tx⟩ idazten hasi zenetik. Henrike Knörrek iradoki zuen Sabino Aranak digrama hau erabiltzeko ideia Bartzelonan hartu zuela, 1883 eta 1888 urteen artean han bizi zelarik[3]. Egia da ⟨tx⟩ katalanez ere erabiltzen dela euskarazko soinu berarekin, eta grafia hau katalanezko testuetan aurkitu daiteke Erdi Arotik gaur arte[4].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Adibidez, Etxepare eta Lazarragako testuetan ⟨ch⟩ dugu, Leizarraga eta Axularrenetan ⟨tch⟩, eta Oihenartek ⟨x⟩ erabili zuen.
  2. XVII. mendean, Tartasek ere ⟨tx⟩ erabili zuen gaurko ⟨ts⟩ adierazteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zuazo, Koldo. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar ISBN 84-9783-316-3..
  2. Peillen, Txomin. (1983). «Bela-ko zaldunaren Zuberotar hiztegia, XVIII.mendean» Fontes Linguae Vasconum 41-42: 127-146..
  3. Knörr, Henrike. (1991). «Acerca de la normativización de la lengua vasca» Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca 1: 145-164..
  4. Frías, Xavier. (2001). «Introducción a la ortografía iberorrománica medieval» Ianua. Revista Philologica Romanica Suplemento 02.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]