Txagatai hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Babur etsaiei aurre egiten.

Txagatai hizkuntza (جغتای Jağatāy[1]) turkiar hizkuntzen familiako hizkuntza hila da, garai batean Erdialdeko Asian oso zabaldua, eta hizkuntza literario estatusa mantendu zuena XX. mendera arte. Hizkuntza, bere garapen goiztiarrean, Mongoliar inperioko buruzagiek Indiako azpikontinentean erabiltzen zuten hizkuntza zen, eta bertako hindustaneraren garapenean eragina izan zuen. Ali-Xir Nava'i txagatai literaturaren erakusgarri gorena izan zen.[2]

Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistaren eraikuntza prozesuan, txagatai hizkuntza uzbekera zaharra izenarekin birbataiatu zen, 1924an.[3] Horri buruz Edward A. Allworth esan zuen: «ezin okerrago distortsionatzen du tokiko literatur-historia». Berrizendatze horrekin, Ali-Xir Nava'i eta beste txagatai idazleak uzbekistandar identitatearekin lotu ziren.[4]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txagatai hitzak Txagati Khanerriari (1225 –1680) egiten dio erreferentzia, Mongoliar Inperioaren ondoren Genghis Khanen bigarren seme Txagatai Khan-ek oinordekotzan hartua. Txagatai hiztun askok, nagusiki turkiarrek eta tartaroek, Txagatai Khanen ondorengotzat zuten euren burua.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txagataia turkiar hizkuntzen adar den hego-ekialdeko turkiar hizkuntzen taldekoa da. Erdialdeko Asian lingua franca papera bete zuen antzinako turkieraren ondorengoa da. Lexikoan, arabieraren ere pertsieraren eragin esanguratsua du. Haren literatur forma Erdi Aroko bi turkiar hizkuntzatan, karakhanid eta khorezmieran, oinarritu zen. Hizkuntzaren garapenean, hiru garai bereiz daiteke:

  1. Txagatai preklasikoa (1400–1465)
  2. Txagatai klasikoa (1465–1600)
  3. Txagatai postklasikoa (1600–1921)

Lehen garaian, arkaismoen mantentzea ezaugarri nagusia izan zen; bigarren garaia txagatai literaturaren gailur Ali-Xir Nava'iren lehen diban-arekin hasi zen. Hirugarren garaian, aurkako bi joera gertatu ziren: batak Nava'iren hizkera klasikoa mantentzearen alde egin zuen eta besteak tokian-tokiko hizkuntzen eragin handia erakusten zuen.

Txagataiak Tirmurid dinastiarekin bat jo zuen gailurra. XX. mendeko erreforma sobietarrak iritsi arte: Erdialdeko Asiako hizkuntz literarioa izan zen, eta hindustaneran eragin handia izan zuen.

Eragina ondorengo turkiar hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uzbekera eta uigurrera dira gaur egun txagataiak hurbilen dituen hizkuntzak. Uzbekistandarrek txagataia euren hizkuntzaren jatorritzat dute, eta bere egiten dute txagataiazko literatura. 1921eko erreforma sobietarren ondotik, uzbekerak txagataia ordezkatu zuen Uzbekistango literatur hizkuntza gisa. 

Baliteke berendeiek, ustez kumanoekin lotutako turkiar nomaden talde batek, txagataia erabiltzea.

Ethnologuek txagatai hitza erregistratu du Afganistanen: herrialde hartan, tekke-ari, turkmeneraren dialekto bati, erreferentzia egiteko erabiltzen da. XVII. mendera arte, txagataia Turkmenistango hizkuntza nagusia izan zen literaturan, eta turkmeneran eragina jaso bazuen ere, bi hizkuntzak turkiar hizkuntzen adar desberdinetakoak dira. 


Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ali-Xir Nava'i da txagatai poeta garrantzitsuena: haren lanen artean, Muhakamat al-Lughatayn dago, pertsiar hizkuntzen eta txagataiaren arteko konparazio xehea, txagataiaren nagusitasuna frogatzen duena. Haren famaren erakusgarri, txagataiari Nava'iren hizkuntza deitu izan zaio. Bere prosa-lanen artean, Tamerlan Mongoliar Inperioaren sortzailearen biografia eta Baburren Baburnama ospetsua daude.


XX. mendearen hasiera arte, lan garrantzitsuak argitaratu ziren txagataiaz. Haien artean Musa Sayramiren Tārīkh-i amniyya, 1903an idatzia, eta Tārīkh-i ḥamīdi bertsio berrikusia, 1908an bukatua. Azken hori 1862tik 1877ra Sinkiangen, Txinan, jazotako Dunganen erreboltaren iturri fidagarrienetako bat da,.[5][6]


Gaur egungo Turkian, txagatai ikasgai da oraindik eta turkiar ondarearen partetzat jotzen da. 

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Uzbek: Chigʻatoy چەغەتاي‎; Mongolian: ᠲᠰᠠᠭᠠᠳᠠᠢ Chagadai; Uyghur: چاغاتايChaghatay; Turkish: Çağatayca
  2. Robert McHenry, ed. (1993).
  3. Schiffman, Harold (2011).
  4. Allworth, Edward A. (1990).
  5. МОЛЛА МУСА САЙРАМИ: ТА'РИХ-И АМНИЙА (Mulla Musa Sayrami's Tarikh-i amniyya: Preface)], in: «Материалы по истории казахских ханств XV–XVIII веков (Извлечения из персидских и тюркских сочинений)» (Materials for the history of the Kazakh Khanates of the 15–18th cc.
  6. Kim, Ho-dong (2004).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eckmann, János, Chagatay Manual. (Indiana University publications: Uralic and Altaic series ; 60). Bloomington, Ind.: Indiana University, 1966. Berrinprimatutako edizioa, Richmond: Curzon Press, 1997, ISBN 0-7007-0860-X, or ISBN 978-0-7007-0860-4.
  • Bodrogligeti, András J. E., A Grammar of Chagatay. (Languages of the World: Materials ; 155). München: LINCOM Europa, 2001. (Repr. 2007), ISBN 3-89586-563-X.
  • Pavet de Courteille, Abel, Dictionnaire Turk-Oriental: Destinée principalement à faciliter la lecture des ouvrages de Bâber, d'Aboul-Gâzi, de Mir Ali-Chir Nevâï, et d'autres ouvrages en langues touraniennes (Eastern Turkish Dictionary: Intended Primarily to Facilitate the Reading of the Works of Babur, Abu'l Ghazi, Mir ʿAli Shir Navaʾi, and Other Works in Turanian Languages). Paris, 1870. Reprinted edition, Amsterdam: Philo Press, 1972, ISBN 90-6022-113-3. Sarean ere eskuragarri (Google Books)
  • Erkinov, Aftandil. «Persian-Chaghatay Bilingualism in the Intellectual Circles of Central Asia during the 15th-18th Centuries (the case of poetical anthologies, bayāz)». International Journal of Central Asian Studies. C.H.Woo (ed.). vol.12, 2008, pp. 57–82 [1].
  • Cakan, Varis (2011) «Chagatai Turkish and Its Effects on Central Asian Culuture», 大阪大学世界言語研究センター論集. 6 P.143-P.158, Osaka University Knowledge Archive.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]