Txakur erdi hondoratuta
| Txakur erdi hondoratuta | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Francisco Goya |
| Sorrera-urtea | 1819 |
| Izenburua | El perro, Guy Eats Pigs eta A kutya |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura |
| Dimentsioak | 131 ( |
| Genero artistikoa | paisaia margolaritza eta animal art (en) |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
| Deskribapena | |
| Honen parte da | Margolan Beltzak |
| Kokapena | |
| Lekua | Pradoko Museoa |
| Bilduma | Pradoko Museoa |
| Inbentarioa | P000767 |

Txakur erdi hondoratuta edo Txakurra bestetik gabe (gaztelaniaz: Perro semihundido) 1819an Francisco Goyak egindako margolana da, Margolan Beltzen sailekoa, Quinta del Sordo (Gorraren Etxea) zeritzon bi solairuko etxean jarrita, Madrilgo kanpoaldean. Gaur egun Pradoko museoan ikus daiteke, Madrilen.[1]
Analisi garaikide batzuek geroagoko beste mugimendu artistiko batzuen lehen aztarnak ikusi nahi izan dituzte obran, hala nola inpresionismoarenak.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan handia da: 130 x 84 zm.
Oso koadro soila da: txakur baten burua baino ez du ageri, plano inklinatu baten atzetik. Plano hori okre ilun kolorekoa da, eta espazio bertikal baten gainean ageri da, tonu argiagoan, koadroaren espazioan beste irudirik gabe. Txakurraren buruaren begirada gorantz doa, eta bakardadea irudika lezake.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainerako Pintura Beltzak bezala, Txakurra hormatik mihisera eraman zuen Salvador Martínez Cubellsek 1873tik aurrera, 1878ko Parisko Erakusketa Unibertsalean saltzeko asmoa zuen Émile d'Erlanger baroiaren enkargua jaso ondoren. Hala ere, lanek ez zuten eroslerik erakarri eta baroiak berak eman zizkion dohaintzan, 1881ean, Pradoko museoari; gaur egun bertan daude ikusgai.
Interpretazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanaren interpretazio desberdinak egin dira:
- Lana bukatu gabe dago.
- 1874an J. Laurent argazkilariak egindako argazkiaren azterketatik abiatuta egindako interpretazio batzuen arabera, txakurrak txori batzuen hegaldiari begiratzen dio oso interesaturik.[2]
- Valeriano Bozalek, 1997an, iritzi guztiak bildu zituen, tartean txakurrak hegan doazen bi txori ikusten dituela, edo Goyak koadroa amaitu ez zuela barne. Hala ere, erabat baieztatzen du bat bera ere ez dela argudio erabakigarria, eta ez ginatekeela ziur egon animalia hondoratzen ari denik ere.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://theartwolf.com/es/goya/perro-semihundido/
- ↑ José Manuel Arnaiz, Las pinturas negras de Goya, Madril, Antiqvaria, 1996, 36.or. ISBN 978-84-86508-45-6
- ↑ Valeriano Bozal, Pinturas negras de Goya, Madril, Tf Editores, 1997, 98.or. ISBN 84-89162-75-1
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Pradoko museoaren fitxa.