Txakurtxoaren jarrera

Txakurtxoaren jarrera edo tergo koito[1] sexu jarrera baten izena da. Pertsonetako bat makurtzen da, lau hankatan jarri (normalki eskuak eta belaunak lurraren kontra) edo bere sabela lurraren aurka jarrita, eta sarpena edo beste jarduera sexual batzuk egiten dira. Jarrera horretan atzetik egiten da sarketa. Ez da bakarra hori gertatzen dena, adibidez goilararen jarreran ere berdin gertatzen da. Ez da zertan sarpenik egin izen hori emateko, eta masturbazioa edo uzki-sexua ere egin daiteke erraz.
Jarrera horretan bikotekide bat pasiboa da, eta bestea, aktiboa. Bikotekideen artean nor den dominantea eta nor submisiboa ez da determinantea pasibo-aktibo jarrera hartzeko. Bikotekide pasiboak hainbat aukera eskaintzen ditu jarduera sexualerako: bikotekide aktiboak sarpena egin dezake alutik, uzkitik edo aho-sexua egin (cunnilingus, felazioa edo anilingusa).
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Erroman coitus more ferarum izena hartzen zuen, hau da, koitoa animalia basatien moduan. Txakurrek sarketa egiteko moduagatik izen hori erabili ohi da gaur egun (ingelesez: Doggy style, gaztelaniaz: Posición del perro, frantsesez: Levrette). Kama Sutran "behiaren jarrera" edo "behiaren kongresua" izena ematen zaio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nerea Sancho Esnaola. (2012). Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-9860-693-5..