Txaldatxurreko lubakiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txaldatxurreko lubakietako bat

Txaldatxurreko lubakiak Zubietako Zubietamendi mendiko tontorretako batean 1936ko gerran eraiki ziren lubakiak dira.[1] Errepublikaren aldekoek eta matxinoek eraiki zituzten. Lubakiak aurretik egin bazituzten ere, bertan gerrako frontea 1936ko irailaren 5etik 7ra egon zen gutxienez.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txaldatxur Zubietako Zubietamendi mendiko tontor bat da. Larrauletik Mendizorrotzeraino zihoan frontearen parte ziren bertan eraikitako lubakiak. Fronte horren puntu nagusia Andatza zen. Bertatik Andoain, Lasarte eta Usurbil ikus zitezkeen. Gaur egun landarediak eragozten ditu hainbat ikuspegi.

Fronte egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altxatutakoak Nafarroatik zetozen. Haien artean Lizarrako erreketeen lehenengo konpainia. Belkoain mendia hartuta, hurrengo egunetan, irailaren hasieran, Txaldatxurren izan zen frontea. Bi eraso jo zituzten faxistek, Cayuela teniente Koronelaren gidaritzapean, Txaldatxur gaina hartu nahian, irailaren 5ean eta 6an, baina ezin izan zuten. Hirugarrenean, atzetik ezustean hartu zituzten Errepublikaren aldekoak, eta hauek atzera egin behar izan zuten.

Hurrengo egunetan errepublikazaleek berriro hartu zuten tokia. Hau dela eta, badaude altxatutakoen lubakiak ere, tontor honetan. Eraso honetan parte hartu zuten Garellanoren 2 konpainiak, sozialisten 2 konpainiak, anarkistek, nazionalistek (Euzko Gaztediko Iradiren mutilak) eta Ibaizabaleko 2 sekziok.

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013 urtean Islada ezkutatuak[2] taldea 1936ko gerraren testigantzak aztertzen hasi zen. Lubakiak garbitu zituzten eta garai hartako hainbat gauza berreskuratu. Armen aztarna ugari aurkitu zituzten: Mauser fusilen eta pistolen bala zorroak, bonba zatiak, horien artean, granada eta obus bat... Bestelakoak ere bai: gerrikoen belarriak, koilara eta sardexkak, eta batez ere, sardina latak irekitzekoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Usurbilgo ondarea ezagutzen. Josu Tellabide, Asier Agirresarobe. Usurbil, 2009. Noaua, Alkartasuna, Usurbilgo udala.
  2. 120 metro lubaki. Arantxa Iraola. Berria. 2014-03-22

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]