Txanpiñoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txanpiñoia
ChampignonMushroom.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus bisporus
Imbach, 1946
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbutton mushroom (en) Itzuli eta portobello mushroom (en) Itzuli
Genomaren kokapenadnazoo.org…
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Flat cap icon.svg 
gero laua
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Ring stipe icon.png 
hankak eraztuna dauka
Brown spore print icon.png 
espora marroiak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Txanpiñoia (Agaricus bisporus), barrengorri edo champignon de Paris izenaz ere ezaguna, Agaricaceae familiako onddo basidiomizeto bat da..[1]

Europa eta Amerikan hedatua, gastronomia erabilpenerako asko ereina da. Sukaldaritzan onddo jangarri erabiliena da.

Zuntz eta bitaminatan aberatsa. Gastronomian asko erabilia. Gisatuetan erabiltzen da, eta baita haragia, arraina eta barazkiak laguntzen ere. Gordinik entsaladan ere bai.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, globo itxurakoa, erdian laua, gero ganbila eta azkenean zabaldu egiten da. Fibriloso-ezkatatsua da, marroi argi kolorekoa eta ertzetan errezel zurixkaren hondarrak ditu.

Orriak: Estuak eta estu, hasieran arrosa zikin kolorekoak eta gero marroi, beltzaxkak.

Hanka: Laburra eta sendoa, hasieran betea eta gero fistulosoa. Zuria da eta mintzezko eraztuna du, behetik biltzen duena eta kapelaren ertz inkurbatuan errezel hondarrak uzten dituena.

Haragia: Zuria, igurtzita eta aireak ukituta, pixka bat gorritu egiten da, usain atseginekoa, hur usaina eta zapore garratz samarra, baina ona. Landatzen den txanpiñoia da, perretxiko honen industriak garapen handia lortu du.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Bisporus epitetoa berriz latinetik dator, bi espora esan nahi duen "bisporus" hitzetik. Bere basidioak, bi esporekin bakarrik dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona. Landatzen den txanpiñoia da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psalliota hortensis espeziea batzuentzat beste espezie bat da, handixeagoa, eta beste batzuentzat landatutakoaren aldaera basatia.

Tamaina handixeagoa dute, orriak hasieran arrosa-izokin kolorekoak, oina altuagoa eta inoiz ez erraboilarekin oinarrian, eraztun bikoitza, baina bi zatiak ez dira ondo bereizten, kapelako errezel hondarrak zabalagoak dira, oinaren oinarrian eta kapelaren ondoan, bispora espeziean baino gehiago gorritzen da haragia.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, ongarritutako larreetan, hiribideetan, lorategietan, bideen ertzetan etab. taldeak osatuz.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 173 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 192 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 299 or. ISBN 84-282-0666-X..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 274 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]