Txantiloi:2006-11 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sherlock Holmes 1887an sortua izan zen Sir Arthur Conan Doylen eskutik. Historian egon den fikziozko detektiberik ezagunena da. Akatsik gabeko logika zientifikoaz eta zorroztasun psikologikoaz argitzen zituen agertzen zitzaizkion kasu guztiak. Gainera, fikziozko eta misteriozko 4 nobela eta 56 ipuinen protagonista nagusia da, "Canon Sherlockiano"an bilduta daudenak.