Txantiloi:2007-02 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Real Sociedad edo Erreala (talde berak, Reala izena erabiltzen du), Donostiako futbol talde garrantzitsuena da.

1909an, "Club Ciclista de San Sebastián" izenarekin, Espainiako Txapelketa lortu zuen, Español de Madrid taldeari 3 eta 1 irabazita. Irailaren 7an jaio zen ofizialki, Adolfo Saenz presidente zela. 1910eko otsailaren 11n, Alfontso XIII.a Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, "Real Sociedad" bihurtuz. 1913ko urriaren 5an Atotxa estadioa inauguratu zuten, 80 urtez Errealaren zelaia izango zena.