Txantiloi:2008-23 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enontekioko armarria
Enontekioko armarria

Enontekiö (iparraldeko samieraz: Eanodat; suedieraz: Enontekis), Finlandiako Lappi lurraldean eta Finlandia, Norvegia eta Suediaren mugen artean dagoen udalerria da. Finlandian Käsivarsi (besoa) bezala ezagunagoa da herrialdearen muturra delako eta irudimenaren laguntzaz, Suomi-neito edo herrialdearen emakumezko pertsonifikazioaren irudia hauteman daitekelako.

Ez dago Enontekiö izeneko biztanle-gunerik; izan ere, 1877. urtean udalerria osatzen duten herrixkak batu egin ziren haien kezkak ozenago iradokitzeko helburuarekin eta baterakuntzari Enontekiö izena eman zioten. Gaur egungo udalerriak gutxi gorabehera 2.000 biztanle dauzka 8.359,28 km²-ko azaleran (zazpi aldiz Gipuzkoa osoa), eta honek, dentsitate txikieneko Finlandiako hirugarren udalerria bilakatzen du.