Txantiloi:2008-50 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panpa lezka edo Panpa belarra (Cortaderia selloana)
Panpa lezka edo Panpa belarra (Cortaderia selloana)

Landare inbaditzaileak edo Landare arrotz inbaditzaileak (LAI) ingurunekoak bertakoak ez diren landareak dira, gizakiak nahita edo nahi gabe bertakotuak, ingurune berrian garapen handia izan dutenak bertako espezieak eta oreka ekologikoa arriskuan ipiniz.

Landare inbaditzaileek arin kolonizatzen dituzte beharrizan ekologikoak garatzeko aldekoak diren lurraldeak. Inbaditzaile gehienek ezaugarri antzekoak dituzte: hazkuntza-tasa handia, heltze arina, hazi-ekoizpen handia eta, haizea, ura edo hegaztiak erabiliz, luze hedatzeko barreiatze-mekanismo efikazak. Inbaditzaileek espezie aitzindariak izan beharko lukete, jatorriz inbaditutako lurraldearen antzeko kliman bizi daitezkeenak eta jatorrizko tokietako bizkarroi, izurri zein konpetentziarik gabe erruz ugaritzen direnak. Hala ere, orokortze honek ez ditu deskribatzen landare inbaditzaile guzti-guztiak. Landare horiek guztiak bereizten dituen ezaugarria ondorengoa da: denek arrakasta dute naturalak ez diren urruneko eskualdeen kolonizazioan.