Txantiloi:2008-6 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
T1 haztapenarekin lortutako Gizaki baten buruaren MRI ebaki sagitala
T1 haztapenarekin lortutako Gizaki baten buruaren MRI ebaki sagitala

Erresonantzia Magnetiko bidezko Irudigintza (Magnetic Resonance Imaging, MRI, ingelesez) objektu baten barnealdea aztertzeko erresonantzia magnetiko nuklear deritzon fenomenoa darabilen prozedura ez-inbaditzailea da. Medikuntza irudigintza alorrean erabiltzen da batik bat ehunen aldaketa fisiologiko nahiz patologikoak ikertzeko. Horrez gain, MRI teknikak badu beste erabilpenik ere, harkaitzek hidrokarburoekiko duten iragazkortasunaren kuantifikazioan edota laborantzako nahiz zur industriako produktuen kalitate-ezaugarrien neurketarako azterketa medio ez-suntsitzailetzat kasu.