Txantiloi:2009-27 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zeltiar mitologia, zeltiar politeismoaren mitologia da. Zeltiar mitologia ustezko zeltiar erlijioaren inguruko kontakizun bilduma zabal bat da eta burdin aroan du jatorria. Aro honetako beste zenbait kultura indoeuropearrek bezala, lehendabiziko zeltiarrek ere mitologia politeista eta egitura erlijiotsu bat mantendu zuten. Zeltiar herriak Erromarekin zituen harreman estuak zirela eta, galiar eta zeltiberoen antzera, mitologia honek ezin izan zuen Erromatar Inperioari biziraun, bere herritarrak kristautasunera bilakatu eta euren jatorrizko hizkuntzak galdu egin baiziren. Halere, ironikoki, beren sinismeneei buruzko xehetasunak erromatar eta kristauen albiste iturri garaikideei esker ezagutzen ditugu.

Bestalde, beren nortasun politiko eta linguistikoak mantendu zituzten zeltiar komunitateek (adibidez, eskotoak eta Britainiar Uharteetako bretoiak) euren burdin aroko mitologien aztarna egonkorrak gureganaino helarazi zituzten, askotan Erdi Aroko idazkien bitartez.