Txantiloi:2009-45 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskozia (ingelesez eta Scotseraz Scotland; Eskoziako gaeleraz Alba) Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetatik iparraldeena kokatzen dena da. Ingalaterra eta Galesekin batera Britainia Handiko Uhartea osatzen dute, Eskoziak lurralde honen heren bat hartzen du eta 790 uharte baino gehiago ditu. Ipar eta mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin mugatzen du, ekialdean Ipar Itsasoarekin, hegoaldean Ingalaterrarekin eta azkenik hego-mendebaldean Iparraldeko kanala eta Irlandako itsasoarekin. Eskoziar lurraldea 78.772 km2-tan hedatzen da eta bere biztanleria gutxi-gorabehera 5.116.900 biztanletakoa da, honek km2-ko 65 biztanleko dentsitatea ematen duelarik. Hiriburua Edinburgh da, aldiz hiririk handiena Glasgow, azken honen hiriguneak eskoziar biztanlegoaren %20a osatzen duelarik.