Txantiloi:2010-10 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Algonkin-euskara izan zen míkmaqek, innuek eta Ternua eta Labradorko beste amerindiarrek eta Euskal Herriko baleazaleek erabilitako pidgin hizkuntza, geroago frantziarrek ere erabiliko zutena inguru haietara joan zirenean baleak harrapatzera eta larruekin tratuak egitera.

Hiztegia nagusiki mikmakerako, innuerako eta euskarako hitzek osatu bazuten ere, zenbait gaskoi hitz ere bazituen, Ipar Euskal Herrian gaskoiz ere egiten zenez gero. Euskaldunak 1527 inguruan iritsi bide ziren eskualde hartara, eta 1530 inguruan hasi zirelarik pidgina erabiltzen, honen urrezko aroa 1580 eta 1635 artean izan zen.

Garai hartako iturri independente batzuek pidgin baten berri ematen dute, baina hitz solte batzuk (30 inguru) eta zenbait esaldi baino ez zaizkigu ailegatu. 1612an Marc Lescarbotek Histoire de la Nouvelle France liburuan aipatzen du bertakoek hizkuntza bat erabiltzen zutela kanpotarrekiko hartu-emanetarako, euskararekin nahasita zegoena.