Txantiloi:2010-12 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sir Alfred Joseph Hitchcock (Londres, 1899ko abuztuaren 13a - Hollywood,1980ko apirilaren 29a) film zuzendari eta ekoizle ingelesa izan zen eta suspense eta thriller estiloan kokatu ohi da. Erresuma Batuan hasi bazen ere, 1938tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan aritu zen, eta, 1956an, hiritartasuna erdietsi zuen. 60 urtetan zehar 50 film baino gehiago zuzendu zituen.

Haren filmak beldurran eta fantasian oinarritzen dira. Normalean, protagonistek kontrolez kanpoko egoera ulertezinetan harrapaturik aurkitzen dute euren burua. Beste hizpide nagusi bat gizon eta emakumen arteko hartu-emana da. Sexuen arteko ohiko erlazio erromantikoak ikuspegi zinikotik ikusten dira Hitchcoken filmetan.