Txantiloi:2010-30 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nelson Rolihlahla Mandela (Mvezo, Mthatha, Lurmutur Ekialdea, 1918ko uztailaren 18a-) Hego Afrikako presidente ohia da, lehenengoa hauteskunde demokratikoen bidez hautatua. Kargua 1994tik 1999ra bete zuen.

Gaztetatik apartheid-aren aurkako aktibista izan zen eta African National Congress alderdiko kide egin zen. Honez gain, alderdiaren beso armatua izango zen Umkhonto we Sizwe (MK laburduraz) taldeko sortzaile eta buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan, horietako asko Robben Uhartean. 1990 urteko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu izan du.