Txantiloi:2010-50 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntzan, eskola edo ikastetxea ezaguerak irakatsi eta ikasten den erakundea da, non irakasleek ikasleei irakatsi eta ikasleek ikasi egiten duten. Terminoa hezkuntza sistema baten barnean eta pertsona guztientzat derrigorrezkoak diren erakundeak izendatzen ditu, hala nola lehen hezkuntza edo bigarren hezkuntzako eskolak. Zabalago, hezkuntza maila guztietan aplikatzen den terminoa da: haur eskola, helduen eskola eta baita unibertsitateko ikastetxe zenbaitetan ere. Hezkuntza sistematik kanpo ere autoeskola, musika-eskola, hizkuntza-eskola eta hezkuntza lana egiten duten beste erakunde guztiak izendatzen ditu. Euskal Herrian, ikastola terminoa ere erabiltzen da lehen eta bigarren hezkuntzako mailetan irakaskuntza euskaraz eskaintzen duten ikastetxeei. Hezkuntzarako guneak izateaz gainera, eskolak gizarteratzeko tresna garrantzitsuak dira, haurren kasuan bereziki, familiatik gizartera pasatzeko zubi moduan. Ildo horretatik, ezaguerak transmititzeaz haraindi, egiten, izaten eta elkarrekin bizitzen ikasteko erakundea izan behar da eskola.