Txantiloi:2011-14 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alemaniar nekazarien gerra (Deutscher Bauernkrieg alemanez), hedadura handia lortu zuen matxinada herrikoia izan zen, Europa erdiko lurralde alemanetan 1524-1526 urteen artean jazotakoa. 1525eko udaberri eta udan bere maila gorenean izanik, 300.000 nekazari inguruk hartu zuten parte bertan eta estimazio garaikideek 100.000tan zifratu zituzten hildakoak. Aurreko Bundschuh eta Hustar gerren antzera, zenbait iraultza ekonomiko eta erlijiosoren iraultzen segida izan zen, non nekazariek, hiritarrek eta nobleek hartu zuten parte.