Txantiloi:2011-24 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tarja Kaarina Halonen (Helsinki, 1943ko abenduaren 24a - ) Finlandiako 11. eta gaur egungo Presidentea da. Herrialdeko lehenbiziko emakume presidentea da eta kargua eskuratu aurretik, Finlandiar Legebiltzarreko parlamentaria izan zen 1979tik 2000ra. Gainera, sindikatuen mugimenduan eta gobernuz kanpoko erakunde askotan buru-belarri ibili izan da; hala nola, Sindikatuen Organizazio Nagusian eta SETAn.