Txantiloi:2011-2 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Torne ibarra (finlandieraz, Torniolaakso) Lappi eskualde finlandiarraren mendebaldean dagoen azpieskualdea da. 4.076,3 km²-ko azalera dauka eta Araba baino handiagoa den arren, Lappi osoko azpieskualde txikiena da. Berrogei urtetan erdira jaitsi da biztanleria eta gaur egun, 8.700 bat biztanle baino ez dauzka. Bi udalerriko satzen dute azpieskualdea, iparraldean dagoen Pellok eta Ylitorniok. Torne ibarra azpieskualdea, hain zuzen, Torne ibarrean dago; Finlandia eta Suedia herrialdeak zatitzen dituen Tornionjoki ibaiak sortzen duen ibarrean.