Txantiloi:2011-48 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Berlin Alemaniako hiriburu eta hiririk handiena da. Gaur egun 3,4 milioi biztanle ditu, Bigarren Mundu Gerran zituenak (4,5 milioi) baino gutxiago. Europar Batasuneko zazpigarren hiririk handiena da eta munduko 80 hiririk handienen artean dago. 1949tik 1990era bitan banatua egon zen: Ekialdeko Berlin eta Mendebaldeko Berlin.

Spree eta Havel ibaien artean dago kokatua, Alemania iparraldean. Brandenburg estatuak inguratzen du guztiz, baina 1920tik estatu federal bat da.