Txantiloi:2012-16 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Israel (izen ofiziala, Israelgo Estatua; hebreeraz, Medīnat Yisrā'el; arabieraz, Dawlat Isrā'īl) Ekialde Hurbileko estatua da, Mediterraneo itsasoaren ekialdean, Egipto eta Libano artean kokatua. Mugakide ditu Libano, iparraldean; Siria, Jordania eta Palestina, ekialdean; Akabako golkoa, hegoaldean; Egipto eta Gazako zerrenda, hego-mendebaldean; eta Mediterraneoa, mendebaldean. Judua den estatu bakarra da, munduan.

20.770 km2 eta 7.000.000 biztanle (2005, israeldarrak) ditu. Muga horietatik kanpo, Israelek zenbait lurralde hartu ditu eta kolonoz jendeztatu: Golan (1.150 km2), Zisjordania (5.879 km2), eta Jerusalem Handia (70 km2).

1980an Israelgo gobernuak Jerusalem (732.100 biztanle, jerusalemdarrak) izendatu zuen herrialdeko «hiriburu bakar eta banaezin». Nazio Batuek ez zuten onartu izendapen hura, eta erakunde horrentzat Tel Aviv da oraindik hiriburu ofiziala.

Hebreera eta arabiera dira Israelgo hizkuntza ofizialak. Etnia nagusiak hauek dira: juduak (% 80), arabiarrak eta beste (% 20). Erlijioz, berriz, juduak dira israeldarren % 80, musulmanak % 15, kristauak % 2, eta bestelakoak (% 3).