Txantiloi:2012-18 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aditza, sintaxiaren ikuspegitik, ekintza, egoera edo gertaera bat adierazten duen hitza da. Bertan adierazten da denbora eta pertsona.

Ezaugarri orokorrak[aldatu iturburu kodea]

Perpausa aditzaz eta aditzaren inguratzaileez osatutako egitura bat dela onartuz, aditza izango litzateke perpauseko gainerako osagaiei batasuna ematen dien elementua. Perpausean gertaera bat, ekintza bat, egoera bat,… adierazten da. Eta adierazten den horren muina aditzak dakar. Behin aditz bat aukeratuz gero, perpausa behar bezala eratua egongo bada, aditz horrek ezartzen dituen eskakizunak bete behar dira, agerian edo ezkutuan, baina aditz edo predikatu baten eskariak, nolabait esateko, perpausean bete behar dira.