Txantiloi:2012-20 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sekta erlijio edo ideologia jakin bat jarraitzen duen gizatalde bat da, bere baitan kohesio nabarmena duena, ortodoxiatik at eta gizartetik bereizia. Egun, terminoak konnotazio gaitzesgarriak hartu ditu eta sekten aurkako aurreiritzi nabarmena dago gizarteko zenbait sektoretan, bere baitan biltzen diren pertsonak askatasuna galdu eta azkenean deuseztatu eta suntsitu egiten dituztela argudiatuz, manipulazio mental eta erabateko kontrol estrategia baten bitartez. Iritzi negatibo hau sekta zenbaiten baitan izandako krimen izugarriek ere indartu dute, gizartean hedabideek zabaldu ere egin dutena. Sekten inguruko diskurtsoaren subjektibotasuna dela eta, eztabaidagarria izaten da talde jakin bat sekta den edo ez: talde horretako kideek sekta direnik ukatzen badute ere, talde horren aurka jotzen dutenek bere sekta izaera nabarmentzen dute. Horrela, "sekta besteak direla" baieztatu ohi da.